2007/03/23

Korrika, korrika...

Hau da festa! Aurtengo Korrika hasi da Karrantza Haranan, Enkarterrin. Orain arte inoiz ez zen pasatu herri hauetik, baina dena dauka muga bat, eta lehenengo aldiz euskararen martxa izan da Karrantzan. Karlos Santisteban idazle karrantzarrak hartu zuen lekukoa, eta hemendik aurrera milaka eta milaka lagun egingo dute lana.
Karrantza jada mapan, Euskal Herriko mapan eta euskararen mapan. Ez da gutxi. Enkarterritarrok ospatu dugu euskararen festa Korrikarekin eta aurki ospatuko dugu berriz Ibilaldiarekin, kasu horretan Balmasedan. Uzta oparoa aurtengoa, benetan.
Argazkia: Pedro Urresti "El Correo"

No hay comentarios:

Publicar un comentario